XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainera, (22) adierazpenak emandako Pem bektorea, kargan aplikaturik dagoela suposatzen badugu momentu angeluar elektromagnetikoa honelaxe ipin daiteke: .

7.- Energiari buruzko ohar batzuk.

Sistemaren eratze-prozesuan zehar kanpo-indarrek egindako lana nulua denez gero, aurreko arrazonamenduen ildotik eremuaren energia nulua dela pentsa liteke.

Baina, aipaturiko energia ondoko adierazpen ezagunak ematen du: eta berau ezin daiteke nulua izan E eremu bat edota B eremu bat dagoenean.

Paradoxa honen azalpena, (29) adierazpenean karga eta dipoloaren autoenergiak (hau da, karga eta dipoloa eratzean erabiliko lanek) ere parte hartzen dutela da.

Goiko arrazonamenduak dioskuna, sistema eratu ondoren interakzio-energia nulua dela da.

Eta berau (29) delakotik autoenergiak kenduz ere ikus daiteke, eremu elektrikoaren eta magnetikoaren iturriak puntu desberdinetan bait daude.

Areago, beste paradoxa bat sortzen dute autoenergiek.

Desmagnetizazio-prozesuan, diskoak (17) momentu angeluarra lortzen du.

Beraz, OZ ardatzarekiko inertzi-momentua Iz ikurraz izendatzen badugu, prozesuaren amaieran, diskoaren abiadura angeluarra izango da eta beraren energia zinetikoa: .

Lz momentua, q, m eta a balioen funtzio hutsa bada ere, Iz inertzi-momentuak diskoaren masa-banaketaren dependentzia ere badu.

Hortaz, desmagnetizazio-prozesuan, aldez aurretik aukeraturiko edozein energia zinetiko (nahi bezain handi edota txiki) lor daiteke, diskoaren inertzi-momentua era egokian hautatuz!.

Paradoxa honen zergatia ulertzeko, ohar gaitezen ezen aipaturiko energia zinetikoa, dipoloaren autoenergia magnetikotik datorrela eta autoenergia hori infinitua dela, dipoloa puntualtzat hartu bait dugu.

Era honetako eragozpenak, kargen edota dipolo magnetikoen eredu puntualak erabiltzen direnean halabeharrez gertatzen dira.

Momentu linealaren eta angeluarraren kasuetan, berriz, ez dugu honelako eragozpenik aurkitu zeren eta, eremu elektrikoaren eta magnetikoaren iturriak puntu desberdinetan daudenez gero, Poynting-en bektoreak ez bait du autoekarpenik.

8.- Elektroiaren eredu bakun bat.

Aurreko dispositiboaren a parametroa zerorantz joan erazten badugu, karga eta momentu magnetikoa dituen partikula puntual bat lortzen dugu.

Berau elektroiaren eredutzat har dezakegu.

Hala ere, ereduaren izaera puntuala dela eta, aipaturiko limitean momentu lineal eta angeluar elektromagnetikoak urrunkorrak dira.

Eragozpen hau gainditzeko, partikula Ro erradio txikia duen esfera dela suposatu ohi da.

Demagun, bere gainazalean karga-dentsitatea duela eta beraren zentruan m = mk dipolo magnetiko puntuala dagoela.